XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GORKA.- Hiru?
PILUTS.- Hementik kanpo ukanen dugularik fitsik ardietsi gabe, gantzua pasatuko diagu ipurdian, eta bilkura eginen diagu bozkatzeko bordela intensoagoa jakatu behar dugula.
Bi egun galdu diagu eta beste seiek bi egun pasatuko ditiztek gure berririk ukan gabe.
Berehala hasten ahal gaituk.
GORKA.- Gure metodoan berme egoitean zetzan legitimitatea.
PILUTS.- UU hor ez diat maite, hitz larriekin hasten haizelarik.
Enekin habil emeki, hitz ttipiak behar ditiat, bordela, konzertua... biera bat.
GORKA.- Kanuto bat.
PILUTS.- Baño bahu bederen.
Zer nahi duk.
Ez diagu gure hezkuntza arraegiten.
Hi intelektuala haiz jatorriz, ideologo aitatik semera, ideologo familia... semea
Nola erraten da
GORKA.- Ez zekinat eta futitzen naun.
PILUTS.- Ez huke futitu behar, biziki garrantzitsua duk euskarak funtzio guziak estal ditzan, funtzio ludikoa gainera, zer ziloa!
Ideologo linguistiko, soziologogai, zertan haiz soziologian beste gisan?
GORKA.- Xo!
PILUTS.- Aitzurraldi egokia!
Ez duk ez funtzioarekin ontsa joaten, aitzurraldi agrikola duk konotazioz eta egokia apezegi... zer zaik?